2016/06/14

ANTZARRAREN EGUNA                      


Antzarraren egunean, ANTZARRAREN LEPOAREN  bila jolasa prestatzen  da. Urtean behin ospatzen dute Lekeition eta Ondarroan. Normalean irailean izaten da. Antzarraren eguna. Lekeition eta Mutrikun ospatzen da, baina noiztik ospatzen da?, Nola ospatzen da?, Nun ospatzen da? Zergatik jokatzen da gezurretako antzarrarekin eta ez benetakoarekin? Nola egiten dute lepoa kentzeko?

HISTORIA                                                                                                                                                                                             Lekeition tradizio handia du,izan ere, 350 urte baino gehiago daramatzate ospatzen. Hasiera batean Andra Maria edo Roke deuna egunean ospatzen zen, baina 1877 ondoren gaurko datan hasi zen egiten. 1722a arte herriko plazetan egiten zen baina orain hainbat lekuetan, portuetan... ospatzen da.

HOBEKUNTZAK
Lehen benetako antzarrarekin ospatzen zen, baina dirudienez gizon batek txantxetan zebilela hurrengo urtean plastikozkoa erabili behar zutela esan zuen, jende askori irizpide oso ona iruditu zitzaion, horregatik, orain plastikozko hegazti batekin jolasten da.

DESKRIBAPEN FISKOA
Portuko ertzetan bi metal handi soka batez lotuta jartzen dira ;haren erdi-erdian plastikozko antzarra dago. Metal  batetik korda jeisten da eta 14 gizon indartsuk hartzen dute, tiraka antzarra gora egiten dute.

NOLA JOLASTU
Jokalari guztiak txalupetan uretan bueltaka dabiltza bere txanda izan arte. Sokarekin dauden gizonak antzarra behera jeisten lagatzen dute eta botean dauden pertsonak banaka hurbiltzen dira eta hura sorbalda azpian jartzen dute, ondo helduta dutenean,abisatu eta gizonek sokatik tira egiten dute jokalaria gora egiteko asmoarekin.

ARAUAK
Ez du irabazten salto gehien egiten dituenak ,  lepoa kendu dionak baizik . Baina hura ez ba du inor kentzea lortu, salto gehien egin dituenak irabaziko du.










                                                             


Armagintza Euskal Herriko tradizio garrantzitsuenetako bat izan zen. Baina gaur egun oraindik armak egiten al dira? Lehen gerrate gehiago egiten zirenez, arma gehiago egiten ziren, baina gaur egun ia ez daude.Gerrateak ordea ez ziren arrazoi bakarra, zeintzuk izango ziren Euskal Herrian armak egiteko beste arrazoiak? Zein herritan egiten ziren? Zein mendeetan egiten ziren gehiago?Zeintzuk izango ziren lantegi horien guztien jabeak?

JATORRIA
Armak  Eibarren,Soraluzen,Elgoibarren eta Ermuan egiten ziren batez ere, baita Durangon, Bergaran eta Elorrion ere.
Eibarko arma ekoizpenaren  lehendabiziko berri idatzia 1482-koa zen. XIX.mendean hauen ekoizpena asko indartu zen gerrateen ondorioz,hain zuzen ere,lehen mundu gerran arma asko egin ziren Euskal Herrian,aldiz,hau bukatzean herri guztiak krisi handi batean sartu ziren.

EBOLUZIOA
Historiaurreko armak:Arma zuriak
Euskaldunok betidanik egin ditugu armak, historiaurrean zuraz, larruz, eta harriz eginiko geziak,arkuak… egiten ziren, beste material batzuk ez zituztelako. Horrez gain, harrizko aizkorak Ulabarri-Ganboan, Arriagan, Urbian, Soraluzen eta Eibarren aurkitu dira.
Kobre eta brontze aroetan esate baterako,lantza puntak, aizkorak eta mailuak egiten zituzten material hauek erabiliz,arma guzti hauek beraiek erabiltzeko egiten zituzten.
Burdin aroan,berriz,  ez zituzten beraientzat bakarrik egiten, gudetan zeuden herrietarako ere baitziren.Garai hartan ezpatak, arma zuriak eta armadurak egiten ziren. Ezpatagintza,hots,ezpatak eta arma zuriak egitea Bilbon, Tolosan eta Arrasaten egiten zen. Armagintza, berriz, Eugin eta Urizaharran.

SU ARMAGINTZA
XIV eta XV. mendeetan su armak eta arma zuriak aldi berean egiten zirenadibidez, Ermuan arkabuzak eta mosketeak; Elorrion arkabuzak eta lantzak; Bergaran aiztoak eta Durangon armadurak eta armak. XVI. mendetik aurrera Soraluzen eskopetak, arkabuzak eta mosketeak egiten ziren.
XVI. mendean pistolak egiten hasi ziren.XIX eta XX. mendeetan Eibar izan zen armagintzan herririk garrantzitsuena.
Hauek egiteko modu ezberdinak egon dira, mendeak aurrera joan ahala, teknikak modernizatu egin dira:XIV eta XV. mendeetan artileria lantzen zen, hasieran pieza astunak egiten ziren,esate baterako, burdinezko kanioiak, baina geroago brontzeskoak. Piezak astunak ziren bolbora indar txikikoa zelako, bolbora hobetu ahala ,XIX.mendean altzairuzko kanioi arinagoak sortu ziren. XVI eta XVII. mendeetan harri eta burdinezko kanioiak sortu ziren.
1730.urtetik aurrera bolbora hobetzean armen kainoiak laburtu egin ziren.1865.urtetik aurrera teknika berriak sortu ziren, teknologiaren bidez: txisparen ordez pistoia; mekanismo automatikoak eta errepetiziozko armak,hau da,bala guztiak batera botatzen baititu, ez da beharberaz, bala bakoitzean kargatzen egotea adibidez,errebolberra,esmitza…

GREMIOAK, KONPAINIAK ETA ENPRESA PRIBATUAK
XVI.mendean Soraluzen, erregeen arma fabrika sortu zen”Errege-Etxe”zuen izena.
Lehen arma lantegi guztiak gremioak ziren  eta 1735.urtean denak,”Real compañia Gipuzcoana de Caracas”-en konpainiarenak ziren, geroago beste konpania hori desagertzean, lantegi guztiak “Compañia de Filipinas”-enak izan ziren 1865.urtera arte, hau ere desagertzean.Ondoren enpresa pribatuak sortu ziren, gremioak desagertu baitziren.Enpresa pribatu garrantzitsuenak honako hauek dira:
Eibarren adibidez, Orbea hermanos;Larañaga;Anitua y Charola…Soraluzen esate baterako, Euscalduna.
ARMAGINTZA INDUSTRIA GAUR EGUN
Euskal Herriak oraindik iskilu batzuk ematen ditu,  gaur egun dauden gudetarako:Bonbak, pistolak, arma kimikoak, napalm…
Enpresa horietako askok Euskal-Jaurlaritzaren diru laguntzak jasotzen dituzte.



Argazki honetan, lantegi bateko langileak agertzen dira, lantegi honetan 12-16 urteko pertsonak ere egiten dute lan.

2016/06/08

EUSKAL INAUTERIAK

Jakingo al duzu zerbait euskal inauteriez ezta? Ba zuk uste baino gutxiago dakizu! Noiz sortu ziren? Zeintzuk dira ezagunenak? Zer gertatu zen inauteriekin historian zehar? Jarraitu irakurtzen eta sartu festa honen munduan! Baietz zerbait berria ikasi!!


Erromatar garaian dute jatorria, garizuma aurretik hain zuzen ere,  eta hemengo tradizioei loturik, tradizio katolikoa duten herrietan ospatzen ziren bereziki, baina baita herri txikietan nahiz hirietan ere. Herri eta egun desberdinetan egiten ziren, alegia, ez zutela egun jakin bat ospatzeko. Euskal Herrian bi inauteri mota daude: antzinako elementu sinbolikoak mantentzen dituztenak eta modernoak. Inauteriak, ihauteak, ihoteak eta aratusteak izenarekin ere ezagutzen dira. Inauteri izena “inausi”, hau da, landare bati adar eta abar gehienak ebakitzea, sendoago has dadin, arbolak inausteko garaitik dator; bestalde, klimarekin izango luke zer ikusia, udaberriaren etorrera ospatzeko garaiaz.  Aratuste izena berriz, haragia jateari utzi behar zaion denboraldia da.  

Hego Euskal Herrian Francoren garaian zehar jai hauek debekatuta egon ziren, eta asko galzorian. Baina Tolosan jarraipena izan zuten garai hartan, Udaberri festa moduan.

Inauterietan kalejirak, dantzak, danborradak, antzerkiak, jolasak… egoten dira.
Bizkaian, Mundaka eta Markinakoak dira aipagarrienak.
Mundakan Atorrak, neska mutil talde bat,  musika jotzen eta abesten ateratzen dira. Denak zuriz jantzita doaz zuzendaria izan ezik.  Aurpegian bibote eta papilote, belarri ondoan dauden patila bezalakoak alegia, handiak pintatzen dituzte. mundakako atorrak bilaketarekin bat datozen irudiak
Markinan ospakizun bereziak daude, 8 lagunen artean zahagi dantza dantzatzen dute. Horren aurretik hartz bat jendea izutzen ibiltzen da eta baita antzara-jokoa ere, zaldi gainean egiten den ikuskizun polita.
Frantzian Zuberoakoak eta Landakoak dira famatuenak.
Zuberoan neguko maskarak dira bereizgarrienak; maskaradetan bi talde daude: Gorriak, dotore jantzita doazenak, ordenatuak , eta  gainera, pauso eta mugimenduetan txukunak direnak. Beltzak aldiz, desordenatuak eta maltzurrak dira, ibiltariak zirikatzen dituzte, oihu asko egiten dute eta noizean behin barrikadak, harresiak baino handiagoak diren antzeko materialak, bide erdian jartzen dituzte.  Horrez gain, kalejiran zehar dantza, txantxak, jolasak, erauzketak… egiten dituzte.
Berriz Landako herrian, “txantxoak” dituzte, baserriz baserri ibiltzen dira dantzen eta ekintzen trukean, janaria eskatuz. Eskea, azaroaren txerri hilketaren garaia eltzen zenean egiten zen.
Beste pertsonai asko ere badira, esate baterako,Lantzeko Miel Otxin, Unanuako Mamaxarroak, Zubietako Ttuntturroak, Donostiako kalderoak, Tolosako ostegun gizena eta ostiral mehe egunak, Zalduondoko Markitos…

Joaldunak

  Joaldunak inauterietako pertsonaia batzuk dira ,joareak astinduz soinua egiten dute. Non sortu dira ? Noiz sortu dira? … erantzunak jakiteko jarraitu irakurtzen.

 Joaldunak Nafarroa garaiko iparraldean, Ituren eta Zubietan sortutako inauterietako euskal kulturako pertsonai tradizionalak dira.Beste izen batzuekin ere badira ezagunak ,alegia, kalduro, ttuntturro, txantxurro...
Inauterietan urtarrileko azken asteburuaren asteko astelehen eta asteartean irtetzen dira.


Buruan metro erdiko ttuntturroa daramate,koloredun zinta eta lumekin.Halaber,lepoan zapi gorrixka daramate Ituren eta Aurtitzen,txikiagoa eta lauki urdinezkoa Zubietan.Bestalde, soinean, Iturenen, ardi larruz estalitako atorra, txaleko eran eta Zubietan ator zuria soilik. Zubietakoek, gerrian, bi txintxarri erraldoi lotzen dituzte, joare deitutakoak; Iturenen berriz, joareak ez ezik, bizkarraldean, pulunpa deitutako 2 txintxarri txiki mihi gabe ere. Era berean, eskuan mustuka moduko bat, isipua deitutakoa.


Hauek, bi ilaratan jartzen dira bakoitza errepidearen alde batean, denek erritmo berean jauzi egiten dantzatzen dute.

Europa osoan dira ezagunak.Euskal herrian gutxi gora behera 30 talde daude.Ituren eta Zubietako joaldunak, bere aldetik, beste herri batzuetara joaten dira.

Batzuk esaten dute txintxarrien soinua lurra esnatzeko erabiltzen dela, neguan lotan dagoenen lurra esnatzeko ; horrez gain, beste batzuk diote gaixotasunak sendatzeko ,eta, izurriteak uxatzeko egiten dela .

2016/06/07

Edoskitzaileak

Euskal Herriko lanbideak entzuterakoan, burura gauza asko etortzen zaizkigu, baina ba al dakizue zer ziren edoskitzaileak ?Antzinan,ama batzuek haurra galtzerakoan  esnea soberan zuten ,horregatik, beste haur batzuei ematen zieten.Bestalde, norbaitek ezagutzen du,umeari esnea eman baino lehen desinfektatzeko prozedura?Eta zer lekutan zeuden edoskitzaileak? Gaur egun, ez dira existitzen ,orain beste metodo batzuk erabiltzen dira.Hori guztiaz gain, ba al dakizue zer eta nolakoan ziren osatitiak?Eta hauek jartzeko prozesua ? Osatitiak, edoskitzaileak bezala ,gaur egun ez dira berdin erabiltzen.Garai horietan ere,txoperak erabiltzen ziren ,haurrari titia kendu nahi zitzaionean .Ezagutzen al dituzue azten hauek ? Eta nola jartzen ziren? Galdera guzti hauen erantzuna jakin nahi baduzue jarrai ezazu irakurtzen oso interesgarria da eta!!!




Edoskitzileak

Antzinan ama batzuek,normalki haurra galtzen zutenak ,esnea soberan izaten zuten eta horrek bular hanpadura sortzen zien.Arazo hori konpontzeko, beste haur batzuei esnea ematen zieten eta horren truke dirua irabazten zuten.Bestalde,herri batzuetan edoskitzailea izateko parrokoaren baimena behar izaten zuten.  


Emakume hauek lan hau egin baino lehen, umearen ahoa desinfektatu egin behar zuten, honi infekzioak ekiditeko.Lehenengo, Cognacakerarekin, ahoa garbitu egin  behar izaten zioten umeari,normalean horzgabeak baitziren .Lan hau egiteko ospe txarra izaten zutenez ,askotan nahiko era klandestinoan egin behar zuten.


Edoskitzailea ez da  bakarrik Euskal Herriko ofizio bat, esate baterako, Kataluinian asko  egon  ziren 1930eko hamarkadan.



  
Gaur egun, amak haurrari bularra eman nahi badio, baina haurrak esnea xurgatzeko arazorik badu, esnea ateratzeko tresnak erabiltzen dira, edo bestela,  tresnak erabili beharrean, haur helduago bat erabiltzen da , indar handiago baitu xurgatzeko.






Osatitiak

Emakumeak edoskitzerakoan ,titiburuetan erroitzak izaten zituzten eta horrek min asko egiten zien ,horregatik  estalki antzeko bat sortu zuten eta horrek mina gutxitzen zien .

Osatitiak titare bat baino handixeagoak ziren  eta titiburuan jartzen ziren ,alde batetik, erroitz gehiago ez ateratzeko eta beste aldetik, emakumeak erditu ostean izaten zituzten  zauriak sendatzeko.


Osatitiak egiteko ,  argizari hutsa erabiltzen da, eta ez goma edo silikona.Prozesu artisaua,hots etxean egindakoa, eta  modu erraz batean erabiltzen da;hala ere, eskarmentu  handiak behar dira,moldeak,nahasketak eta formak egiteko ,horrela denbora luzeagoan behar bezala erabili ahal dira.

“Osatiti” eman zaion izena da,alegia, bere benetako izena “titiak osatzekoa” da, erabilerari erreferentzia eginez.




Txoperak

Haurrari titia kendu nahi zitzaionean ohikoa zen bularrean substantzia mingots bat ematea,alegia piperrautsa edo  piperbeltz mina , gazta mingarra ,eta batzuetan zakur edo etxe hegazti baten gorotzak ,honi txopera esaten zitzaion


Jartzeko prozesua oso erreza  zen; hala, amaren titian olio pixka batekin bustita substantziak mingots batzuk jartzen ziren.Hauek,  bentosa bat egiten zuten .
Normalen txoperak erabiltzen zirenean umeak bost edo sei hilabete izaten zituen .


Garai haietan beste motatako txoperak egiten ziren , egurrezko 30mm diametrokoak ziren  , horiek egiteko era ezberdinetako tornuak erabili eta hiru pausotan  egiten ziren :
Lehenengo hoztu egin behar ziren ,ondoren heldu eta azkenik tornua landu egin behar zen .

Txopera hauek bakarrik 1934-1935ean saldu ziren



2016/05/24

GAZTAGINTZA

GAZTAGINTZA


Gazta esanahi bereziko janaria dugu Euskal Herrian, eta izan ere, asko aldatu da antzinatik.

Kristo aurretik 10.000. urtetik 12.000. urtera bitarteko garaian sortu zen gaztagintza. Kondairaren arabera, artzain arabiar batek ardi-esnea sartu omen zuen arkume-urdaiaz egindako larruki baten barruan. Eguzkiak berotu ondoren, larruki barruko esnearen zati bat gatzatu egin zen, eta horrela, ustekabean, gazta egiteko modua asmatu zen.

Antzinan, gazta egiteko prozesua dena eskuz egiten zuten, eta ez zituzten hainbeste tresna eta tramankulu. Baina orain berriz, makinez  baliatzen gara, adibidez, irabiatzaileaz: ontzi handi bat da eta gaztagileek dena nahasten dute bertan, makinak bueltaka-bueltaka mugitzen dituen bi metalezko makil luzerekin. Eta orain erabiltzen ez den tramankulu bat baina bere garaian beti erabiltzen zen bat, moldea da, hau da, buztinez egindako pieza borobila, 12-15zm-ko diametrokoa eta gaztari forma emateko erabiltzen zen objektua hain zuzen ere..


Dena dela, gaur egungo gazta egiteko prozesuak antzerakoak dira. Lehenengo pausoa ardiei jetzitako esnea 30 gradutara ipini, eta gatzagi naturala gehitzen zaio. 30-40 minutuz irabiatzen da geratu gabe eta  minutu batzuk pasatakoan, 37 gradutara ipintzen da. Ondoren, estutu eta gazura kentzen zaio poliki-poliki. Lortutako nahasketa zatitu egiten da; horretarako, metalezko xafla handi bat erabiltzen da eta zatietan mozten da. Geroago,  moldekatu egiten da, hau da, ontzi borobil batzuetan sartu, eta gatzunetan utzi. Bukatzeko, garbitu eta ketu egiten dira eta azkenik,hor dugu gazta.

Gazta mota asko daude eta bakoitzak definitzen dituen ezaugarri asko dituzte: gazta freskoa, ondua, krematsua, berde edo urdinak, xaflatako gazta…      

Gazta, esaera askotan aipatzen da, esate baterako:
“Abenduko elurra gazta zaharraren pare”




2015/10/23

Zergatik blog-a?

Blog berriaren gauzatzea

Kurtso berriarekin batera, guk ere, blog bat sortzeko aukera baloratu dugu. Zergatik ez? Izan ere, ikasleok gauza oso interesgarriak egiten dituzue, eta askotan, ez dira behar beste ezagutzera ematen.

Horregatik, eta hemendik aurrera, webgune hau gure gauzak argitaratzeko foroa izango da.Urte honetan egindako lan guztiak ikusteko parada izango dugu.

Orain artean, eskolako aldizkaria, propio sortutako Google Site  edota Issuu plataformak baliatu ditugu  zuen lanak bildu eta ezagutarazteko. Baina orain blog bat egitea interesgarriagoa iruditu zaigu, zuen lan guztiak batera erakusteko aukera ematen digulako. 
Kontuan hartu proiektu honek funtzionatzeko denon ahalegina ezinbestekoa dela.
Goazen ba, denon artean, hau gauzatzeko lan egitera!!!